Blog

Zergatik harro

Por FABIO GONZALEZ – @fabiogz// Urtero bezala, maiatzetik aurrera ekimen ugari burutuko dira munduan zehar “Harrotasuna” ospatzeko. Hasieran, ekaineko azken egunak (eta bereziki ekainaren 28) izan ohi ziren ospakizun honen data aldaezinak, baina azken garai honetan egutegia dibertsifikatu da. Zentzu berean, aldarrikapenerako martxak egon arren, zentzuak ere eboluzionatu egin du mendebaldeko herrialdeetan: oinarrizko eskubideak eskatzetik lortutakoa defendatzera eta berdintasun osoa exijitzera igaro da.

orgullo

Historia nahiko ezaguna da: 1969eko ekainaren 28ko ordu txikitan, New Yorkeko Greenwich Village auzoko Stonewall Inn tabernan sartu zen polizia intentzio ez onekin. Gau horretan han biltzen ziren gay, lesbiana, trabesti eta transexualak ez zeuden beste zapalketa bat onartzeko moduan (dirudienez Judy Garland-en heriotzak aurreko egunetan ez zuen lagundu animoak baretze aldera) eta horren ondorioz 6 eguneko istiluak hasi ziren. Matxinada hori hain garrantzitsua eta historikoa izan zen, gertaera hori gay askapenerako mugimenduaren eta Harrotasun-kulturaren hasiera gisa jotzen dela.
Ia mende erdia pasatu da Stonewall gertatu zenetik, baina oraindik ere gutxienez urtean behin mundu osoko hiriek ekitaldiak, martxak, festibalak edota kanpainak abian jartzen dituzte LGBT eskubideak babesteko eta Manhattan behin jazo zena inoiz ez errepikatzeko. Ia 50 urte geroago inportantea da jakitea zergatik ezinbestekoa den gaur ere harrotasuna kalera eramatea.

LORPENAK DEFENDATZEA, ANIZTASUNA OSPATZEA
Nolako Bilbo eta zelako Euskadi zen duela 50 urtekoa LGBT eskubideei dagokienez? 2016an pertsona les, gay, bi eta trans-en egoera erabat aldatu da. Legeriari dagokionez sexu berekoen arteko ezkontza, adopzioa edota sexu aldaketarako prozesua errealitateak dira. Oraindik legea hobetu daiteke, bai, bereziki emakume lesbianoen eskubide erreproduktiboetan eta transexualitatearen trataeran, baina duda barik lortutakoa pausu handia eta arrakastatsua izan da. Honekin batera, sozialki LGBT kolektiboarekiko errespetua eta posizioa hobera joan da, gizartea, monolitiko izatetik, anitza izatera eraldatzen ari da.
Guzti hori ez da zerutik erori. Lortutakoa ez da gutxi, ez da edozer. Lehenik halakorik ez zegoelako, inboluzioa saihesteko, eskubideak esfortzu handi baten ondorioz lortu direla gogoratzeko eta gizarte inklusibo bat nahi dugula esateko, LGBT kolektiboak eta gizarte osoak gaur dugun dibertsitatea defendatu eta ospatu behar dute.
Azken finean LGBT kolektiboaren ongizatea gizarte osoari dagokio: arrazoi horrengatik munduko Pride guztiak denentzako ospakizun sozio-kultural   bilakatu dira, aniztasun genero-afektiboaren alde pertsona guztiek egin eta ospa dezaten.

ALDARRIKAPENAK EGITEA
Esan bezala, lorpenekin batera oraindik egiteko bidea egon badago. Izan ere, gaur egun gure artean eskubide legalak irabazi daitezke, aurretik aipatu diren moduan. Hau bezain garrantzitsua da egoera sozialean aurrerapauso gehiago ematea. Tamalez, homofobia eta transfobia ez dira desagertu, eta era inplizitu zein esplizituan burutu daitezke. Diskriminaziorik gabeko gizarte bat posible da eta horretarako dagoeneko bidean dagoen aldaketa sozio-kulturala sakondu behar da, aniztasunaren balioak zabalduz eta finkatuz.
Horregatik LGBT eskubideak aldarrikatzen dituzten ekimenak, entitateak eta arlo instituzionalak ezinbestekoak dira, berdintasun formalarekin ez konformatzeko eta egunerokotasunean berdintasun praktikoa lortzeko bultzada eman dezaten.
Gainera nazioarteko LGBT pertsonen egoera larritzekoa da kasu askotan, eta gure elkartasun aktiboa merezi dute. Otsaileko BLUEn argitaratu zen LGBT eskubideen mapan munduko herri gehiegietan gay izatea bizitza arriskuan jartzea dela erakutsi genuen. Egoera horrekin amaitzeko mobilizazioak eta ekimen sozialak beharrezkoak dira.
Beraz, alde batetik pozik eta harro egoteko arrazoiak baditugu. Ospatzeko egunak izan daitezen hauek, azken finean garena ospatzea bera, lortutako eskubidea da. Aldi berean, aldarrikatzeko eta gauzak eraldatzen jarraitzeko motiboak ere badauzkagu: gizarte anitz bat lortzearen helburua ez da eten. Ospakizuna eta aldarrikapena: ortzadarraren bi kolore ezberdinak, bietaz harro sentitzeko modukoak.

orgullo

RAZONES PARA EL ORGULLO
Los derechos y el bienestar de las personas LGBT no se han logrado fruto de la casualidad, sino gracias a la constancia en las reivindicaciones y al esfuerzo de muchas personas anónimas. En países como el nuestro, el debate social en torno a la diversidad sexual y de género se ha resuelto de manera favorable y los avances en esta materia son innegables.
Además, todavía hoy existen motivos para seguir trabajando en favor de mejoras legales y sociales para el colectivo, así como en campañas de solidaridad internacional allí dónde no ser heterosexual supone una condena que puede poner en riesgo la vida.
Ahora que en todo el mundo comienzan las celebraciones y marchas con motivo del Orgullo o Pride, es un buen momento para recordar por qué hay razones más que suficientes para festejar quiénes somos y lo que nos gusta, poniendo en valor todo lo logrado y siendo conscientes de que el hecho de celebrar es algo prohibido en muchos lugares: es un mensaje en sí mismo.
Al mismo tiempo, casi medio siglo después de los sucesos de Stonewall, seguir avanzando en los derechos LGBT y reivindicando libertad y derechos humanos para quiénes les son negados es un compromiso que nos atañe a todas y todos.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.