Blog

Zorion Egileor (pregonero de la Aste Nagusia 2018) [eus, cast]

Mundakarra da, eta nork esango luke mundakar batek sortuko zituela munduko festarik onenak… Aste Nagusia sortu baino urtebete lehenago hasi zen Egileor jauna irratitik festa herrikoi batzuk eskatzen, eta herriak hain erantzun zuen ondo, manifestazio bat egin eta lanean hasi ziren lehenengo Aste Nagusia prestatzen. Zorion Egileor aktorea da, 72 urte ditu, Cher edo Hillary Clinton-en kintakoa da, bai. Mikel Ruedaren “Izarren Argia” filmean ikusi dugu, baita Garaño eta Goenaga handien “80 egunean” pelikulan ere. Telebistan, TVEko “Estoy Vivo”, Antena 3eko “El Tiempo entre costuras” edo “La que se avecina”-n. Gurekin gelditu denean esan duen lehena izan da, zein gazteak garen orain kazetariak. Eta egia da, zer gutxi dakigun, edo zenbat daukagun ikasteko gazteok Egileor jauna bezalako handiengandik…

BLUE.- Pregoilari guztiek bezala, zuk ere zure buruari galdetuko zenion zergatik izan zaren hautatua, ezta?

Zorion Egileor.- Bueno, duela 40 urte baino zertxobait gehiago, nik eskatu eta proposatu nuen irrati bidez herri jai batzuk egitea. Orduan Herri Irratian egiten nuen lan, eta gure entzuleek oso ondo erantzun zuten. Ilusioz beteriko garaia zen eta mundu guztiak esan zuen baietz, manifestazio bat egin genuen Bilbotik, oso istorio luzea da. Laburtuz, herri mugimendu bat sortu zen, gure irratiak indar handia izan zuen, eta hortik dator Aste Nagusia. Nik atera nuen jendea kalera herriko jai batzuk eskatzera.

B.- Aldekoak bai, baina kontrakorik ba al zegoen?

Z.E.- Ba ez… Herria mobilizatu eta oso erantzun positiboa jaso genuen. Gero nahasmen guztia etorri zen, konpartsak sortzeko etab. Ez dut uste Aste Nagusiaren antolaketan gorabehera handirik egon direnik. Nik hori bakarrik egin nuen, ahotsa eman festen eskaerari.

B.- Nola bizi izan duzu zuk aste nagusia?

Z.E.- Ba oso gutxi, beti egon naz antzerki biretan udan. Behin konpartsek esan zuten: “Zorion koittadua ez dogu inoiz ipintzen inon” eta orduan “Ohorezko Pregoilari” gisa ibili nintzen. Egon naizenean, egun gutxi izan badira ere, beti egon naiz alde batera eta bestera, isil-isilik eta lanean. Gastronomikoetara adibidez gerturatzen naiz baina usaina egitera besterik ez.

B.- Ze asmo daukazu aurtengo Aste Nagusian?

Z.E. – Ba esaten didatena egingo dut, joan beharreko leku guztietara joango naiz. Ez daukat lehentasunik. Alde batera eta bestera, hori da gustatzen zaidana. Formal-formal izango naiz, gero nire konklusioak aterako ditut baina formal ibiliko naiz seguru.

B.- Zezenketen alde edo kontra zaude?

Z.E.- Niri berdin zait. Transgresore eta apurtzailea izan naiz bizi guztian baina nahi gabe. Gauza bat honela egin behar dela pentsatzen badut, honela egiten dut. Zezenketen kontuan, zezenzale batek bere asmoak kontatzen badizkit entzun egiten ditut eta arrazoia daukala iruditzen zait. Baina beste aldekoak entzuterakoan gauza berdina gertatzen zait, arrazoia daukatela iruditzen zait. Hala ere, nik animaliaren aldetik ez dagoela ondo ikusten dut.

B.- Eta joango al zara zezenketetara?

Z.E.- Ba esan didatenez ez da beharrezkoa. Nik ez dakit, esaten didatena egingo dut eta oraindik ez dakigu ondo zein izango den plana egun horietarako. Baina ez alde ez kontra, gezurrik ez dut esango.

B.- Eraso sexisten inguruan, badakizu aurten bereiziki festetan mezu argi eta ozenak jaurtitzen ari direla erasoen aurka, zuk zer esango duzu?

Z.E. – Tristea da benetan gai hori, pena handia da egia dela ikusten dudalako. Ez dakit oraindik zer esango dudan, uste dut ez dudala ezer prestatuko. Hasten banaiz gauza bat errebindikatzen beste gauza bat ahaztuko dut, tristea da baina gauza asko baitaude aldarrikatzeko, eta ez dut inor ahaztu nahi. Zarata egin behar da, baina ez larregi, esan baino gehiago lan egin behar da. Denon artean, egin ditzagun gauza txikiak herri honetan dagoen txarrena hiltzeko.

B.- Orain, 18an, zeure pertsonaia egitea egokitu zaizu. Ze mezu botako diezu bilbotarrei?

Z.E.- Lehenengo beldurra sentituko dut. Ni ez noa pertsonaia bat egitera, ni nire papera egitera noa. Eta hori benetan zaila da, beldurgarria niretzat. Ondo bizitzea nahi izatea eta horretarako ahaleginak egitea, ez da horren erraza. Jaiak egitea bezala, lana ondo egin behar da; txirri-txirri egon beharrean inoren kontra, bakoitzak ona dena egin dezala. Disfrutatu, leku guztietan egon, lagunak izan, besteek diotena entzun… Eta progresista izateko, atzean dagoena entzutea ezinbestekoa da.


Es de Mundaka, y quién diría que uno de Mundaka sería el encargado de dar comienzo a las mejores fiestas del mundo. Un año antes de que comenzaran las fiestas de Bilbao, Egileor reivindicaba por la radio unas fiestas populares, a lo cual la población reaccionó tan bien que, tras una manifestación, se comenzó a trabajar para crear la primera “Aste Nagusia”. Zorion Egileor es actor, tiene 72 años, de la generación de Cher o de Hilary Clinton. Le hemos visto en la película de Mikel Rueda “Izarren Argia” (“Estrellas que alcanzar”), así como en la película “80 egunean” (“En 80 días”) de los grandes Garaño y Goenaga. También en televisión, en “Estoy vivo” de TVE, “El tiempo entre costuras” de Antena3 o “La que se avecina”. Lo primero que nos dice cuando quedamos es lo jóvenes que somos ahora los periodistas. Y es verdad, qué poco sabemos y cuánto tenemos que aprender los jóvenes de uno de los grandes como es, Zorion Egileor…

BLUE.- Al igual que todos los pregoneros, te preguntarás por qué has sido elegido, ¿no?

Zorion Egileor.-  Bueno, hace algo más de 40 años yo pedí por la radio que se hiciesen unas fiestas populares. Cuando aquello trabajaba en la radio, y nuestros oyentes respondieron muy bien. Era una época llena de ilusión y todo el mundo dijo que sí, hicimos una manifestación por Bilbao… es una historia muy larga. Resumiendo, se creó un movimiento popular, nuestra radio tenía gran fuerza, y de ahí viene la Aste Nagusia. Yo saqué a la gente a la calle a pedir unas fiestas populares.

B.- Había gente a favor… ¿pero también los había en contra?

Z.E.- Pues no… La población se mobilizó y tuvo una respuesta muy positiba. Luego llegó todo el embrollo, crear las “comparsas”, etc. No creo que hubiera grandes diferencias en la organización de la Aste Nagusia. Yo sólo hice eso, dar la voz a los que pedían fiestas.

B.- ¿Cómo has vivido tú la Aste Nagusia?

Z.E.- Pues muy poco, siempre me ha tocado estar de gira teatral en verano.nUna vez las camparsas dijeron: “Al pobre Zorion nunca le hemos puesto en ningún sitio” y entonces anduve de “Pregonero de Honor”. Cuando he estado en las fiestas, aunque han sido poco días, siempre he estado de un lado a otro, silenciosamente y trabajando. A los concursos gastronómicos, por ejemplo, me suelo acercar, pero sólo a oler.

B.- ¿Qué intenciones tienes en esta Aste Nagusia?

Z.E.- Pues haré lo que me digan, yendo a todos los sitios a donde haya que ir. No tengo preferencias. De un lado a otro es lo que a mí me gusta. Iré formal, luego sacaré mis conclusiones, pero seguro que iré a donde me digan formal.

B.- ¿Estás a favor o en contra de las corridas de toros?

Z.E.- A mí me da igual. He sido transgresor y rompedor durante toda mi vida pero sin proponérmelo. Si pienso que algo hay que hacer de una manera, la hago de esa manera. En el caso de los toros, si un aficionado me da sus razones, las escucho y pienso que tiene razón. Pero me sucede lo mismo cuando escucho la otra parte, que pienso que tambien tiene razón.

B.- ¿Irás a los toros?

Z.E.- Pues como me han dicho que no es obligatorio… Yo no sé, haré lo que me digan y todavía no sabemos bien cuál será la planificación de los días. Pero ni a favor ni en contra, no voy a mentir.

B.- En el ámbito de las agresiones sexistas, sabes que este año se está haciendo especial incapié en contra de esas agresiones, ¿qué dirías tú?

Z.E.- Realmente es un tema triste, y da mucha epna porque se ve que es cierto. No sé todavía qué diré, creo que no prepararé nada. Si comienzo reivindicando una cosa, se me olvidará otra, es triste pero existen muchas cosas por las que reclamar, y no quiero olvidar ninguna. Hay que hacer ruido, pero no demasiado, y más que decir hay que trabajar. Hagamos entre todos pequeñas cosas para eliminar lo malo que hay en esta sociedad.

B.- ¿Qué mensaje lanzarás a los bilbainos y bilbaianas?

Z.E.- Primero sentiré miedo. Yo no voy a representar un personaje, yo voy a hacer mi papel. Y eso verdaderamente es dificil para mí. Querer vivir bien y para eso hacer lo posible no es fácil. Lo mismo pasa al hacer las fiestas, hay que hacer bien el trabajo. En vez de estar pendiente de lo que hacen los demás, cada uno que haga lo que se le da bien. Disfrutar, estar en todos los lugares, hacer amigos, escuchar a los demás… Y para ser progresista es imprescindible escuchar a los que están detrás.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.