Blog

Estepan Aldamiz [eusk – cast]

Estepan Aldamiz-Etxebarriarekin esnatzen gara asko. Gure goizeko erregea da, ez Ana Rosa, ez Susana Griso, ezta Lapitz bera ere. Norbaitek mahainguru bat kontrolatzen baldin badaki bera da. Aske bizi izan da beti, edo sahiatu da, armairutik kostata eta berandu atera bazen ere. ETB1-eko Egun On saioari agur esango dio Abenduan, pentsiodun titulua eskuratu eta bidaiatzen hasteko. Entzutea gogoko du asko eta batez ere jende inteligentea denean. Ez inteligenteekin egotea ere tokatu zaio noizbait, baina tira, hemen, gure herrian, maila ona daukagu (oro har). Beste kontu bat: 47 urte dituela esatea adostu dugu eta hitzeko mutila naiz ni. Hona hemen Estepanekin eman dugun arratsaldeak utzi diguna:

BLUE.- Zer sentsaziorekin jubilatzen zara?

Estepan.- Zer sentsazioarekin… Earra galdera egin didazuna…

B.- Gauza asko egin duzun sentsazioarekin, egiteke oraindik dexente daukazula… Aho zapore onarekin zoaz?

E.- Bizitza guztia aurretik daukat oraindik.

B.- 35 urte EITB-en, zuk jarri zenuen lehen harria?

E.- Deian 5 urte egin ondoren Luis Alberto Aramberri, “Amatiñok”, deitu zidan telebistara etortzeko, hasieran ezin nuen sinetsi, orduan TVE besterik etzegoen. Baina egia zen eta egin genuen.

B.- Eta nola aldatu den ETB, ezta?

E.- Beno, nola aldatu dugun, bai. Onerako gainera. Homologatutako telebista bat gara.

B.- Armairutik kanpo egon zara beti, hau da, homosexuala izan zara gizartean gaztetik?

E.- Beti borrokatu dut etiketen aurka. Jarri duzun etiketa etzait gustatzen, etiketak, oro har etzaizkit gustatzen. “Homosexuala” baino, nahiago dut sexuala izan naizela esatea. Zorionez halakoa naizelako.

B.- Baina zure gustuak ezkutatu behar izan dituzu inoiz?

E.- Bai, askotan bai. Beste garai batzuetan, momentuan momentuko harremanak, gustuak… ezkutatu behar izan ditut. Franco hil osteko iraultza sexualean nik dagoeneko adin bat baneukan eta niretzat zailagoa zen armairua haustea… Gazteentzat errexagoa zena niretzat orduan zailagoa zen.

B.- Eta zure lanagatik, jende ospetsu eta boteretsua izan dugu inguruan maiz, inoiz baztertua sentitu zara zure sexualitate edo gustuengatik?

E.- Jendea hurrenez hurren ezagutzea tokatu zait eta niri harreman onak beti betatik bertara eginda gustatu zaizkit. Hor maneiatzen naiz ondo eta hor naiz naizen bezala. Taldea dagoenean ez naiz oso zalea.

B.- Baina inoiz baztetua izan zara gustuengatik?

E.- Bai, orain dela asko, orain dela ez horrenbeste eta oraindik ere batzuetan ere bai. Egia da Euskal Herrian gauzak asko aldatu direla. Behintzat “alto” bat eman deiteke kalean gauza zatar bat esaten dizutenean. Duela urte batzuk zailagoa zen hori ikustea. Lorpen izugarria da hori.

B.- Egunerokotasunetik zerk harritzen zaitu gehien?

E.- Jendea nola heltzen da sineskeretara, balizko gauza finkoetara, berdin zait erlijio bat den edo Espainiako batasuna den… Baina nola heltzen den jendea honelako “betiko omen” diren gauzetara beste inor zapaltzeko. Horrek deitzen dit asko atentzioa.

B.- Independentista al zara?

Estepan.- Bina ez errelijio bat bezela. Eskubide bat bezela, izatekotan. Hau da: ondo datorkigulako, inori kalte egin gabe, horrela erabakitzen badugu… Baina gure bidea baldin bada, herri bezela erabakitzen baldin bada, ondo. Baina diskurso xenofobo eta atzerakoiak etzaizkit gustatzen.
Hau da, ze euskaldun dago Benidorrera joaten ez danik, edo edozein lekutara joatea gogoko ez duenik…? Baina hori gauza bat da eta beste gauza bat da Europan herri bat izatea, ofizialki.
Seguru nago euskaldun gehienak gustura egongo zirela andaluzekin, extremadurakoekin eta baita Kantabriakoekin ere.

B.- Eta gurean, Bilbon Euro Pride ospatzeaz ari garen honetan, LGTBI kolektiboaren festa kuestionatzen eta honen merkatilizazioa salatzen den honetan… Zer uste duzu zuk?

Estepan.- Halako diskursorik puroenetan ere, arrazoi parte bat egon liteke. Eta nik ez nuke deskartatuko eztabaida hori eta hortan sakontzea. Egia da ere, askotan hoberena onaren kontrakoa suertatzen dela. Bilbon egiten baldin bada Pride bat, nahi duten moduan, ongi etorriak dira. Eta gainera, nik disfrutatzeko aukera baldin badaukat askoz hobeto. Ezin daiteke praile edo moja bat bezela erantzun gauza hauen aurrean. Disfrutatu dezagun, norbaitek buruan luma edo eztakizer jarri nahi badu, jar dezala, bakoitzaren kontua da hori.


A menudo despertamos con Estepan Aldamiz-Etxebarria. Es nuetro rey por las mañanas, ni Ana Rosa, ni Susana Griso, ni siquiera Lapitz. Si alguien sabe controlar un debate, es él. Siempre ha vivido libre, o lo ha intentado, a pesar de que le costó salir del armario y lo hizo tarde. En diciembre se despedirá del programa matutino de ETB1, para jubilarse y dedicarse a viajar. Le gusta escuchar, sobre todo a gente inteligente, y aunque también le ha tocado convivir con personas no muy inteligentes, asegura que aquí el nivel es bueno (en general). Hemos quedado que diríamos que tiene 47 años y somos gente de palabra. Aquí está lo que nos dejó una tarde con Estepan:

BLUE.- ¿Con qué sensación te jubilas?

Estepan Aldamiz.- Con qué sensación… buena pregunta…

B.- Con la sensación de que has hecho muchas cosas, de que te quedan muchas cosas por hacer… ¿te vsa con buen sabor de boca?

E.- Tengo todavía toda la vida por delante.

B.- 35 años en EITB, ¿pusiste tú la primera piedra?

E.- Después de trabajar 5 años en Deia, Luis Alberto Aranberri me llamó para venir a la televisión, al principio no podía creerlo. Cuando aquello sólo existía TVE. Pero era verdad y lo hicimos.

B.- Y cómo ha cambiado ETB, ¿verdad?

E.- Bueno, cómo hemos cambiado, sí. Además hacia mejor. Somos una televisión homologada.

B.- Sienpre has estado fuera del armario, es decir, ¿siempre has sido homosexual en la sociedad?

E.- Siempre he luchado contra las etiquetas. En general no me gustan las etiquetas. Más que homosexual, prefiero decir que soy sexual.

B.- Pero, ¿has tenido que ocultar algun vez tus gustos?

E.- Sí, a menudo. En otros tiempos era necesario ocultar las relaciones, los gustos… Después de morir Franco, durante la revolución sexual, yo ya tenía una edad, y para mí era más difícil salir del armario. Para la juventud era algo más fácil.

B.- Debido a tu trabajo a menudo has estado rodeado de gente famosa y con poder, ¿te has sentido alguna vez discriminado por tu sexualidad o por tus gustos?

E.- Me ha tocado conocer gente sucesivamente y siempre me ha gustado tener buena relación con ellos. En ese aspecto me manejo bien y soy como soy.

B.- Pero, ¿te has sentido desplazado por tus gustos?

E.- Sí, hace mucho tiempo, también hace no tanto, y todavía hoy en día también. La verdad es que en Euskal Herria han cambiado muchas las cosas. Por lo menos es posible que se de un “alto” cuando te dicen algo ofensivo por la calle. Hace años era más difícil ver eso. Es un gran logro.

B.- ¿Qué es lo que más te asombra de lo cotidiano?

E.- Cómo llega la gente a las creencias firmes, me da igual que sea sobre religión o sobre la unidad de España… para poder pisotear las creencias de los demás. Me llama mucho la atención.

B.- ¿Eres independentista?

E.- Pero no como si fuera una religión. En todo caso, como un derecho. Es decir: porque nos viene bien, sin hacer daño a nadie. Es nuestro camino y nuestro derecho a elegir como pueblo. Pero no me gustan los discursos xenófobos. Es decir, ¿a qué euskaldun no le apetece ir de vacaciones a Benidorm o a cualquier otro lugar? Pero eso es una cosa y otra es ser un pueblo de Europa de forma oficial. Estoy seguro que muchos euskaldunes estarían a gusto con andaluces, extremeños o cántabros.

B.- Se está trabajando para celebrar el Euro Pride en Bilbao, pero algunas asociaciones LGBT cuestionan la mercantilización de la reivindicación, ¿qué opinas?

E.- En ese tipo de discursos puristas puede haber parte de razón. Y yo no descartaría la existencia de ese debate y su profundización. Si se hace en Bilbao un Pride como quieren que se haga, bienvenido sea, y si además tengo la oportunidad de difrutar, mucho mejor. No se puede responder ante estas cosas como un cura o una monja. Disfrutemos, y si alquien se quiere poner plumas o lo que le plazca en la cabeza, que se lo ponga, es elección de cada uno.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.