Blog

Euskovision (eusk – cast)

Badirudi Eurosukarrak Espainia inbaditu duela aurten, duela 16 urte gertatu zen antzera. Operación Triunfo musika reality ospetsua errautsetatik birjaio eta espainiarren etxeetan sartu da indarrez, belaunaldi honetako nerabeen -eta ez hain nerabeen- artean fanatismo itsua berpiztuz. Amaia irabazle, Alfred bostgarren eta biak Lisboara. ‘Tu canción’ baladatxo gozoa abestuko dute Portugaleko hiriburuko Parque das Nações -en jada eraiki den eszenatoki paregabean.

Espainian Eurozaletasuna berpiztu da bapatean, itxaropenez betea, Europe´s Living a Celebration-en garai haietan gertatu zen bezala. Lehia, ordea, gogorra izango da aurten ere. Salvador Sobral-en legaziari nork eutsiko dion asmatzea ez da batere erraza: Israel da lehena apustuetan. Netta eta bere Toy-k ‘Euphoria efektua’ izan du eta Eurokosmosetik kanpo ere famatu egin da, batez ere asteburu gauetan. Baina oso gertu ditu Txekiar Errepublika, Estonia eta Bulgaria ere, beraz, batek daki.

Orokorrean, benetan disfrutatzeko finala izango dugu, beti ere semifinaletan baladatxo ziztrin guztiak kanporatzen badira. Eurodivak, petardeoa, karga politikoz beteriko abestiak, eta Alexander Rybak bera ere hantxe izango da, 9 urte lehenago eskuratu zuen garaipena berreskuratzeko ahaleginetan.

Bizi beharreko esperientzia da Eurovision, eta zorionez, kale kantoiaren bestaldean ospatuko da aurten. Zuetako asko hantxe izango zarete, zale sutsu zein sasizaleak, munduko musika ekitaldi handiena disfrutatzen. Beteranoen gomendiotxo pare bat jarraian: lehiaketari drama kendu, giroaz gozatu eta sartu ikurriña kilometriko bat maletan, nabaritu dadila Euskal Herriak Eurovision maite duela!

Euskaldunek zeharo maite dute Eurovision jaialdia, hortxe dira audientzia datuak. Hala ere, ez da existitzen jaialdia euskaraz jarraitzea ahalbidetzen duen plataformarik. Horrexegatik sortu dugu Euskovision.eus. #EHmarka defendatzen dugu guk, gure nortasuna, kultura eta musikak ere bere tartetxoa nahi duelako jaialdian. Albisteak, elkarrizketak, iritziak, jolasak… denetarik aurkituko duzue sortu ditugun plataforma ezberdinetan, egunen baten Euskal herria “podiumera” eraman ahal izateko, Europara, Eurovisionera.

…And the 12 points goes to…
EUSKOVISIONEN TOP-A
Txipre – Fuego: 12
Israel – Toy: 10
Suedia – Dance you off: 8
Bulgaria – Bones: 7
Danimarka – Higher Ground: 6
Herbehereak – Outlaw In ‘Em: 5
Espainia – Tu canción: 4
Estonia – La Forza: 3
Portugal – O jardim: 2
Ukrania – Under the Ladder: 1

• Facebooken: facebook.com/euskovision/
• Twitterren: @euskovision
• Webgunean: euskovision.eus
• Irratian: Casares irratian, zuzenean asteazkenero arratsaldeko 19:00etik aurrera, 104.7 FM-an.


PARECIDO A COMO OCURRIÓ HACE 16 AÑOS, PARECE QUE LA FIEBRE EUROVISIBA HA INVADIDO ESPAÑA. EL FAMOSO REALITY DE MÚSICA ‘OPERACIÓN TRIUNFO’ HA RENACIDO Y SE HA COLADO EN LAS CASAS CON FUERZA, RESUCITANDO UN FANATISMO ENTRE LOS ADOLESCENTES -Y NO TAN ADOLESCENTES- DE ESTA GENERACIÓN. LOS ENCARGADOS DE IR A LISBOA, AMAIA (LA GANADORA) Y ALFRED (EL QUINTO CLASIFICADO), QUE CANTARÁN LA DULCE BALADA ‘TU CANCIÓN’ EN EL YA CONSTRUIDO ESPECTACULAR ESCENARIO SITUADO EN EL PARQUE DAS Nações, EN LA CAPITAL PORTUGUESA.

En España ha renacido derrepente la afición eurovisiva, con mucha esperanza, tal y como sucedió en la época del ‘Europe´s Living a Celebration. Sin embargo, la competencia será dura este año. No es fácil adivinar quién será el ganador tras Salvador Sobral. Israel parte como favorita en las apuestas. L canción ‘Toy’ de Netta también ha sufrido un efecto que ha trascendido los límites del fetival (sobre todo las noches de los fines de semana). Aunque les siguen muy de cerda la República Checa, Estobia y Bulgaria… así que cualquiera sabe.

En general será una final que hará disfrutar, siempre que se eliminen en las semifinales las baladas insignificantes. Contaremos con eurodivas, petardeo, canciones llenas de carga política y el propio Alexander Rybak, que estará allí para intentar la proeza de ganar el festival 9 años después de logarlo.

Eurovisión es una experiencia imprescindible y afortunadamente, este año se celebra a la vuelta de la esquina. Muchos de vosotros, fanáticos fervientes, allí estaréis, para disfrutar del espectáculo musical más grande del mundo. Sigue los consejos de los veteranos en este festival: deshazte de la tensión de la competencia, disfruta del ambiente y mete en la maleta una ikurriña kilométrica, que se note que en el País Vasco amamos Eurovisión!

Según los datos de la audiencia, los vascos son muy aficionados del Festival de Eurovisión. Sin embargo no existe una plataforma para poder seguirlo en euskera. Es por eso que hemos creado Euskovision.eus. Defendemos la marca #EH, porque queremos nuestro propio lugar, nuestra identidad, música y cultura en el festival. Notocias, entrevistas, opiniones, juegos… encontrarás de todo en la singular plataforma que hemos creado, para llevar algún día al País Vasco al pódium, a Europa, a Eurovisión.

…And the 12 points goes to…
EL “TOP TEN” SEGÚN EUSKOVISION
Txipre – Fuego: 12
Israel – Toy: 10
Suedia – Dance you off: 8
Bulgaria – Bones: 7
Danimarka – Higher Ground: 6
Herbehereak – Outlaw In ‘Em: 5
Espainia – Tu canción: 4
Estonia – La Forza: 3
Portugal – O jardim: 2
Ukrania – Under the Ladder: 1

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.